Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

X. AMP Zoria

Susmoa, sinesmenak edo soilik zoria?

 

“Zoriak eraikitzen duenaren alde apustu egitea. Eta zoriaren ondorio den guztia ongi dago, ezin delako gaizki egon.” Hauxe dio Usoak “Un Atletismo Afectivo” deituriko liburuan.

Zoriaren ondorio den guztia ongi al dago?

Edota zorizko horren aurrean eraikitako begiradak onartzen du bere izaera?

Non geratzen da artistaren  gidaritza-norabidea zoriaren aurrean?

Itsas labarretan barrena, itsas haizeak aurpegian ematen dio korrikalariari. Pentsamendua eten eta zain geratzen dela dirudien momentu horretan bertan, momentu zehatz horretan, zoriak bere agerpena egiten du.

Mikel jolasean dabil.....

Kamera Leiren eskutik jausteko zorian dago, norberaren buruak bukaera markatu beharrean, norberaren gorputzaren nekeak erabakiko du argi gorria noiz amatatuko den. Momentu hori noiz izango den jakin ez dakiela. Zoriari lekua egingo dion espazio bat sortzea izan zitekeen helburua, zer bilatzen duen ez dakien ikerketa artistikoaren gisara.

 

Sorpresarekin jolasean, bilaketak aurkikuntzarekin topo egiten du , zalantzek areagotzen dute desira.

Itxaroten jakitea, pazientziaz, gidari izateari uko egin, bidelagun izaten ikasteko.

Ezusteak gidaritza hartzen duenean emaitza ezjakina bihurtzen da, programatzaile izatetik prozesuaren ikusle bilakatzen da norbera.

Intentzionalitateak marko kausal bat eraikitzen du, aukerei limite bat jarriz, zoria norabide zehatz batetara bideratuz, baina emaitzak marko horretatik irtetzeko gai dira.

OKELA sormen lantegia