Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XI.AMP Testuingurua

Testuingurua, gertaera bat sinbolikoki edo fisikoki inguratzen duen gorabehera multzoa da.

Testuinguruak inplizituak, ezkutukoak, denboragabeak dira , izan eta izateko nahikotasuna dutenak (edo ezabatuak izatekoak), gaurkoan elkartutako artistek testuinguruak berrinterpretatzen dituzte: ezabatuak edo kenduak, zentsuratuak, ikusgai daudenak, inplizituak, testuinguru gorrak, presenteak, bere ez egotetik ere hiru artista hauen eskutik era ezberdinetan berrinterpretatuak dira. Sinbolikoki eta formalki modu pertsonalean errepresentatuak diren testuinguruak. Julenek pertzepzioaren inguruko hausnarketa bat aurkezten du. Bakoitzak ingurukoak nola hautematen ditugun, eta hautemate hauek nola oroimenez sortuak diren. Besteenganako pertzepzioak aldakorrak dira, baldintzatuak, paisaiak estatikoak diren bitartean, pertsonak eta beraiengatik jasotzen duguna eraikuntza aldakorrak dira.

Sra Polaroiskak, “Andrekale” lanaren bertsio bat aurkezten du , jatorrizko lana hiru pantailatako instalazioa da eta Okelan kanal bakarreko proiekzioa dakarte. “Andrekale” kalearen historia ofizialaren gabezia dela eta, beraiek, kondaira propioa sortu dute Hernaniko herritarren memoria kolektibotik abiatuta. Era honetan, memoriaren eraikuntza genero ikuspegitik hausnartzen eta zalantzan jartzen dute.

Iratiren lanaren abiapuntua lengoaia da. Lengoaiaren erabilerak hausnartzen ditu, edukiaren ordez nolakotasuna gailenduz, hau da, nola kontatzen den nabarmenduz kontatzen dena baino. Egiteko erek, subjetibitatea eta pentsamendua nabarmentzen dituzten berezko aztarnak dituzte.

 

OKELA

sormen

lantegia