Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Norbaitek galdetzen didanean, unikornioak pintatzea, dena eta ezereza dela esaten dut.”

Ane Rodríguez _ anemotorazing

1991, Ortuella

Unikornioak pintatzen Bilbon hasi nintzen Madrilen bi urtez bizi izan ondoren itzuli nintzenean. Pintatzen hasi nintzen gogo handiak nituelako. Egin nuen lehena, unikornio bat pintatzea izan zen ez bainekien zer pintatu eta garaian egiten ari nintzenean oso presente nuen irudi batera jotzea erabaki nuen. Garai haietan master bukaerako lana egiten ari nintzen -izenburua nahiko itxusia zuena-: “ gorputz ezegokia erresistentzia espazio gisa. Estrategia performatiboak eta salbuespen espazioak hezkuntza formalaren testuinguru barruetan”. Ikerketaren azalean interneten bilatutako unikornio Pegaso bat jarri nuen -behin behineko erabakia izan zen, ikerketan ez baitziguten irudirik eransten uzten. Ondoren, ikerketaren bukaerako orrian jarri nuen, nirekin egon baitzen prozesu osoan zehar eta itxusia iruditzen baitzitzaidan kanpoan uztea :) xd-. Garai haietan, ezegokiaren figuraren inguruan hausnartzen hasi nintzen, izugarria denaren inguruan, bestearen inguruan, ezezkoa denarengan. Beraz, pintatzen hasi nintzenean ezin nuen hori ez zen beste ezer pintatu. Munstroari egin nion omenaldi bat izan zen, orduan erretratatu egiten nuen. Baina baita, gauza guzti hauen inguruan hausnartzen jarraitzera eramaten ninduen egite bat zen; nire pertsonari, nire gorputzari eta munduarekin erlazionatzeko nuen moduari. 

Ikerketa bukatutakoan unikornioak pintatzen jarraitu nuen, sekulako gogoa nuen. Baina asmoa zertxobait eraldatu zen. Nahiz eta beti arrazoi jakin batzuengatik edo haatik egitearen artean (nahi dudalako, gogoak ditudalako)  zalantzetan ibili, pintatzen ari nintzela momentu bat egon zen zeinetan ezegokiaren irudia errepresentatzearen inguruko galderak galdetzen hasi nintzaion nire buruari. Hau da, errepresentazioari buruzko galderak, moduei buruzkoak, eta errepresentatzeko moduen atzeko intentzioei buruzkoak. Irudia atsegintzeak edo asimilagarria izan zedin irudi bat goxotu behar izateak arduratzen ninduen. 

Unikornioak pintatzen jarraitu nuen. Eta gero unikornio gehiago pintatu nituen eta azkenean, unikornioak besterik pintatuko ez nituela erabaki nuen, nire egite plastikoa horixe izango zela eta ez beste ezer, katuen ero horietako batean bilakatuko nintzela baina unikornioekin. Ideia honek dibertitzen nau. Dibertitu eta horrez gain, ondo deritzot denaren gainetik produktibitateak agintzen duela dirudien garai hauetan, gauza bakarrari horrenbesteko espazio eskaintzea, denbora berdinean hainbeste gauza ezberdin egiten diren garai hauetan, hain azkar eta ia atsedenik hartu gabe. Polita deritzot. Ideia sinplea dela uste dut eta azken aldian sinplea denari atentzioa jartzen saiatzen naiz. 

Onartu behar dut, baduela honek zentzugabekeria zera bat grazia egiten didana. Batzuetan ezerk ez du zentzurik eta barre egiten dut nire amari kontatzen diodanean honekin jarraitzen dudala, “ honela, nahiko itxusiak eta gaizki pintatutako” kolore fosforitodun unikornioak pintatzen jarraitzen dudala. 

Erretratuak pintatzetik eskenak pintatzera pasa nintzen, eta honek posible zenaren esparrua zabaltzen zuen nik neure buruari jarri nizkion mugen barruan- erretratuak egitea- eta hortik apokalipsia zetorrela zirudien ehiza eskena antzeko zeozer egitera pasa nintzen- antzinako munstro legendarioen vendetta (antzinan gizakiren engainuz harrapatuak). Hortik aurrera, egunerokotasunarekin erlazionatutako eskenak pintatzera pasa nintzen, jarri dezagun, sute baten erdian email bat bidaltzen edo piti bat erretzen egotea adibidez. 

Hala ere, sinpletasunaren ideia hau kontraesanean eror daiteke marrazkiak espazioan nola kokatzen diren hartzen bada kontutan, neurrigabekeriaz erakusteko modu honengatik (kontraesan dezente ditut). Kontua da, geroz eta gehiago egiten ditudala eta ia inoiz ez dudala bat bera ere kanpoan uzten, gehitzen doaz eta elementu ezberdinak gehitzen noakie, adibidez, iluminazioa. Argi beltzarekin ikustea gustatzen zait, iluntasunean dizdiratzen dutenean; ez da ikusteko modu ohiko bat, ez da ez estudioan ez instagramen ikustea bezala; koloreak aldatu egiten dira. Momentu berezi bat da, jostailuek bizia hartzen dutela ematen dutenean bezala, festa bat da. 

Eta hau guztiagatik pintatzen ditut unikornioak;  unikornio itxusiak, jatorrak, irribarretsuak, haserretuak, banpiro samarrak, gizakion exterminazioan pentsatzen edo suz inguratuak daudenak. Batzuetan unikornioak pintatzea gauza asko dira eta besteetan ez da ezertxo ere ez. Batzuetan, unikorniak pintatzea irudi gatazkatsu bat zentruan ipintzea da. Baina batez ere, dibertitzen nauen zeozer da eta horri garrantzia ematen diot. Fantasiarako ate bat irekitzea da, batez ere, eskenak pintatzen ditudanean. Narrazio misteriotsu batetako une zehatz bat marraztea da, inork inoiz kontatuko ez duen istorio sekretu baten zatitxo bat bistaratzea. 

Ez nago honekin lan bila, ez dut helburu zehatz edo profesionalik pintatzen dudanean eta batzuetan, denbora galtzeko modu bat besterik ez dela pentsatzen dut. Baina denbora galtzea gustuko dudan zeozer da, gutxitan egiten dudalako. Uste dut guztiok galtzen dugula gutxi denbora. Eta orduan, denbora galtzea erresistentziarako bide bat izan daiteke. Batzuetan, denbora galtzea politikoa ere badela uste dut. Besteetan, ez dut hori uste. Nahiz eta zeozer ekoizten ari naizen bitartean denbora galtzen ari naizela pentsatzea ere, kontraesanean erortzea da beste behin. Eta orduan, pizza jan eta autotxokeetara joatea bezala dela uste dut, eta orduan oporretako egun baten modukoa dela uste dut. Gustoko dut zeren-beste behin ere- festa momentu bat modukoa dela sentitzen dut, musika jartzen dut, margotu eta dantzatzen jartzen naiz aldi berean. Momentu guai bat da. Uste dut niretzako gordetako momentu intimo bat dela eta ezagutzen ez ditudan lekuetara eramaten nauten irudiak egiteaz disfrutatzen dudala. Uste dut horregatik kostatzen zaidala azaltzea, unikornioak pintatzea niretzat gauza asko direlako, nahiz eta ez dudan espero inor gehiagorentzako ezertxo ere izatea.

Gustatzen zait norberak begiratzerakoan zer ikusi nahi duen hautatzea. Egia esateko, ez dut dena ulertu nahi. 

Norbaitek galdetzen didanean, unikornioak pintatzea dena eta ezereza dela esaten dut. 

< : )

<3

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXII.AMP IGAROTZE

Artistak: ANE RODRÍGUEZ JAIONE CAMBORDA JAVI ARBIZU + BEA PERALES     Igarotzea leku batet...

_Harremandutako_Artistak_

Gentz Del Valle de Lersundi

Patxi Araujo

Maria Romero Laspiur