Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXV.AMP GAILUA

“Aparatu” hitzaren aurrean, bi irudik asaldatzen gaituzte, bata bestearengandik zearo urruti daudenak. Aparatua orokorretik jo dezakegu eta aparatua dispositibo gisa ulertu. Hortik joko bagenu, arte sisteman gailentzen diren orden, diskurtso, instituzio, lege edo autoreen artean zabaltzen den sare horiei begiratu beharko genieke, gure bizitzak erregulatzeko duten gaitasu eta botereak erreparatu. Alegia, azkar eta gaizki esanda, kritika iinstituzionala egin.

 

Baina aparatua ere, domestikotik uler dezakegu. Testu hau idazten ari naizen bitartean zapaltzen ari naizen teklatua edo edo testu honen irakurketa proiektatzen duen pantalla ere izan daitezkeelako aparatu. 

 

Euskarako itzulpenak salbatuko gaitu saltsa handiegitan ez sartzetik eta itzulpen posible guztietatik, “gailua” hitza aukeratuko dugu.

 

XXV.AMP GAILUA/APARATO  erakusketa, Nadia Barkateren marrazkiak eta Pepo Salazarren instalazio izaerako objektuak osatu zuten. 

 

Nadiak marrazkiz beteriko karpeta dexente ekarri zituen Okelara eta antzematen zen garai berean egindako marrazkiak zirela ekoizpen handiko artista dela seinalatuz. Konpultsiboki marrazten imajinatu nuen banan banan marrazki guztiak erakusten zizkidan bitartean. Aparatu edo gailu bat ere ekarri zuen berarekin: pintura, spray erara botatzen duen aerografo bat eta honi lotutako konpresorea. 

 

Trastu pisutxu hori Donostitik Okelaraino ekartzeak bazuen bere arraozia, erakusketako hormetan zuzenean marrazteko gogoz iritsi baitzen muntaira. 

 

Emailez bidali diren PDF artxibo eta telefono deien bidez jakin dugu Pepo Salazarren piezak nola eraiki. Garaiak horrelako prozesuetara bultzatzen bagaituzte ere, ez dugu ukatuko arraro sentitzen jarraitzen garela teleartea giten. 

 

Izan ere, hauek izan ziren prozesuan eman genituen pausuak: Pepok Okelan erakutsi nahi zuen horren ideia egin zuen buruan, guri ze objektu lortu eta zein eraiki zehaztu zigun eta batzuetan bideokamera eta besteetan telefonoz bidez joan zen piezak zer-nola muntatu gidatzen. Bere presentzia fisikorik gabe, berak obrekin zuzenean esperientzia errealik eduki gabe. 

 

Mende bat atzera Moholy-Nagy artistak telefonoz koordenada batzuk bidaliz ekoiztu zuen portzelanazko pieza bat eta pieza hori artearen historian txertatu bazen, pieza egiteko prozeduragatik izan zen pieza beragatik baino. Teknologiek zeharkatutako garai hauetan ez da telefono bat izango artelan bat historiografian sartzearen arduradun, baina ukaezina ere bada, medioek, aparatuek, badutela azken emaitzean eragiteko autoritate moduko bat eta artistaren autoretza behartua ikusten dela medioen autoretza honekin negoziatzera.

20/05/2021
10/06/2021

Nadia Barkate
Pepo Salazar