Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Bere praktika artistikoa produkziorako mekanismo bezala ulertzen du, ideiak diskurtso kritiko batean materializatuak izan daitezen.

Santiago de Chilen jaiotako artista bisuala. Egun bere praktika artistikoa Bilbon garatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatean “La práctica artística como dispositivo de acción política: Re-interpretación de la ruina como vestigio” deituriko tesian ikertzaile gisa murgilduta dagoelarik.

Bere praktika artistikoa produkziorako mekanismo bezala ulertzen du, ideiak diskurtso kritiko batean materializatuak izan daitezen. Espazio ezberdinetan egindako interbentzio anitzen bitartez, instalazioa erabiliz, kondizio sozial, politiko eta kulturalen berri ematen du. Politikotzat ditu transformazioarako balio duten oraineko ekintzak, gure ingurua eta mundu garaikideko bestelako kontextuetan irakurketa anitzak baliatzen baitituzte. 2002. urtetik proiektu indibidual zein kolektibuak izan ditu Argentina, Peru, Eucuador, Cuba, Estatu Batuak, Frantzia, Euskal Herria , Espainian eta bere jatorrizko herrialdean , Chilen. 2005.urtetik HUELGAENELMATADERO kolektiboko kidea da, bertan espacio publikoan hezkuntza, artea eta politikarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

III. AMP Politika

BER-eraiki, BER-interpretatu, BER-egin...Bizi dugun sistema opresoreak eskeintzen diguna desegin ...

_Harremandutako_Artistak_

Irati Inoriza

Mawa treS

Sra Polaroiska